viernes, 9 de diciembre de 2011

Durangoko Liburu eta Disko Azoka 2011

Durangoko Azokaren 46. edizioari amaiera eman zitzaion atzo

Musika eta literatura protagonista duen azoka hau abenduaren 4tik 8ra iraun du

Itziar Cantero

"Durangoko Liburu eta Disko Azoka"
Durangoko Azoka 2011 bukatu zen atzo. Bost egunetan zehar Liburu eta Disko Azokaren 46. edizioak 130.000 pertsona bildu ditu. Aurten lehenengo aldiz, azokak bisita kopuruak zenbatzea erabaki du eta erabaki honek argi utzi du Euskal Herrian literaturak eta musikak merkatuan toki handi bat duela. Abenduaren 6an, asteartean, izan zen jende gehien joan zen eguna, 40.000 pertsona bildu zituelarik.

Azokaren antolatzaileak, Gerediaga Elkarteak, bere balorazio propioa eman du: “Durangoko Azokak erakutsi du euskarak sorkutza aberastasuna duela, eta jendeak esperientzia berri eta estilo ezberdinak probatzeko gogoak dituela erakutsi du”. Horrez gain, “azokak, urtero bezala, erakutsi du euskal literatura eta musika saldu egiten dela”.

Bost egun iraun ditu azokak, eta bost egun horietan programazioa ekitaldiz, kontzertuz, hitzaldiz eta abarrez beteta egon da. Abenduaren 7an, asteazkenean, programazioan Ahotsenea izan zen nabarmenena, bertatik hainbat artista eta musika talde pasa zirelako: Antton, Lisabo, Rafa Rueda, Berri Txarrak, Su Ta Gar eta Mikel Markez. Zinezaleek, ordea, egun horretan Irudienan zortzi laburmetraietaz gozatu ahal izan zuten.

Atzo, azken eguna izanda, musika zuzenean, eta aurkezpen literarioak aurkeztu ziren. Besteak beste, Xabier Montoia, Inconexia, Estankona, Itziarren semeak eta Eñaut Etxamendi pasa ziren Ahotseneatik. Eguerdian, Bittor Kapanagari omenaldia egin zitzaion, ekitaldiak ‘Bagare, bagera, bagire, bagara…’ titulu zuelarik. Eta azokari amaiera emateko, Plateruenan ‘Acrobatak’ izeneko ikuskizuna egon zen, musika popularrean oinarrituta dagoen ikuskizuna.

"Liburu eta Disko Azokaren, Abenduak 4"

No hay comentarios:

Publicar un comentario