sábado, 3 de diciembre de 2011

Bilbao BBK Live 2012

Radiohead musika taldeak Bilbao BBK Live Jaialdian joko du

Taldea bere web gunean baieztatu du datorren urteko uztailaren 13an joango dela musika jaialdira

Itziar Cantero

"Radiohead, BBK Live 2012"
Radiohead musika taldea Bilbao BBK Live jaialdira etorriko dela esan du bere web gunean. 2012ko uztailaren 13an etorriko da Thom Yorke abeslariaren taldea, Kobetamendiko esparrura hurbilduko dira. Sarrerak abenduren 14an jarriko dira salmentan, 15 egun barru. BBK Live erakundeak dagoeneko baieztatu ditu Bizkaiatik zebiltzan zurrumurruak, eta munduko ‘indie’ musika talderik garrantzitsuena jaialdira etorriko da.

Talde britaniarra ez da BBK Live jaialdian soilik egongo, Europako beste hainbat jaiaditan egongo da ere uda horretan, baina Europatik ibili baino arinago, AEBn egongo da otsaila eta martxoan, bertan jotzen.

Aurtengo udaberrian, bere azken lana argitaratu zuten ‘The King Of Limbs’ izenekoa. Azken hamarkadan 4 CD atara dituzte: ‘Kid A’ (2000), ‘Amnesiac’ (2001), ‘Hail To The Thief’ (2003), ‘In Rainbows’ (2007) eta lehen aipatutako azken diska.

Radiohead taldeak 2001an ‘Amnesiac’ diska aurkezteko kontzertua Bilbon eman zuten, izan ere, Espainia osoan, taldeak aukeratu zuen toki bakarra izan zen.

Bilbao BBK Live 2012ko kartelean kokatu duten lehen talde baieztatua da Radiohead. Pasadan urteko edizioan, Coldplay taldea izan zen artista nagusienetako bat.


"Radiohead-Creep"

No hay comentarios:

Publicar un comentario