domingo, 18 de diciembre de 2011

BBVA Liga | Barça-Madrid klasikoa

Bartzelona gairaile txurien etxean

Partidaren lehen zatian 1-0 jarri zuten markagailua merengeek, baina blaugranek markagailua guztiz irauli zuten 1-3koarekin garaipena eskuratuz

Itziar Cantero

"Bartzeola-Real Madril klasikoa"
Santiago Bernabeu futbol zelaian ospatutako klasikoan, Real Madril taldea seguru zegoen futbol partida irabaziko zuela, eta hala zirudien hasierako segunduetan gola sartu zutenean. Baina geroago, Bartzelonako taldeak markagailua irauli egin zuen 3-1ekoa lortuz eta horrela, hiru puntu garrantzitsu eskuratuz. Hala ere, Mourinhok geroago adierazi zuen garaipena “zorte ona” besterik ez zela izan.

Partidaren 25. segunduan, Victor Valdesen hutsegite larri baten ondoren, Benzemak gola sartu zuen eta talde txuria nahiko lasai ibili zen jokoaren lehen minutuetan. Baina Guardiolaren taldea erasoan jarraitu zuen eta 6. minutuan Messik gola sartzeko saiakera egin zuen, hala ere Casillasek ederki saihestu zuen.

"Benzemaren lehen gola"
22. minutuan Xavik falta jaurtiketarekin saiatu zen gola sartzen, baina oraingoan ere Iker Casillasek desbideratzea lortu zuen. Real Madrilek aukera ona izan zuen 24. minutuan gola sartzeko, baina Cristiano Ronaldoren jaurtiketa oso desbideratua joan zen eta ez zuen gola sartzea lortu. Blaugranak 29. minutuan markagailua berdintzea lortu zuen Alexisen golarekin. Messiren jokaldia aprobetxatuz, aurrelari txiletarrak Casillas buruz buru gainditzea jakin zuen. Horrela, atsedenaldian 1-1 geratu ziren.

"Alexisek gola ospatzen du"
Atsedenalditik bueltan, Bartzelonak 7. minutuan 1-2koa eskuratu zuen Xaviren golarekin. Erdilari katalanak egindako jaurtiketa ezustean desbideratu zuen Marcelok eta baloia barrura sartu zen. Barçak beste abagune bat izan zuen bigarren zatiaren 16. minutuan, baina oraingoan ere Casillasek baloia gelditu zuen.

Mourinhoren taldeak berdintzeko aukerak izan bazituzten ere, ez zuten erasoan asmatu. 19. Minutuan Cristiano Ronaldok berriz ere aukera argi bat izan zuen markagailua berdintzeko, baina jokalari portugaldarraren errematea kanpora joan zen.

"Cristiano Ronaldo, gola sartzea lortu ez zuenean"
Blaugranak partiduaren 65. minutuan 1-3koa jarri zuen markagailuan. Dani Alvesek erdiraketa bikaina jarri zuen bigarren zutoinean eta Cesc Fabregasek baloia sare barrura sartu zuen erremate batekin.

83. minutua, Kakak abagune garbia izan zuen gola sartzeko, baina jokalari brasildarrak bidalitako baloia kornerrera desbideratzea lortu zuen Valdesek. Azkenean, partida 1-3koarekin amaitu zen eta talde katalanak hiru puntu garrantzitsu lortu zituen, talde aurkariaren futbol zelaian.

"Bartzeola klasikoaren garaile"
Fitxa teknikoa:

1. Real Madril: Iker Casillas; Coentrao, Pepe, Ramos, Marcelo; Xabi Alonso, Lass (Khedira, 63. minutuan), Özil (Kaka, 58. minutuan); Di Maria (Higuain, 68. minutuan), Cristiano eta Benzema.

3. FC Bartzelona: Victor Valdes; Alves, Pique, Puyol, Abidal; Busquets, Xavi, Iniesta (Pedro, 89. minutuan); Alexis (Villa, 84. minutuan), Cesc Fabregas (Keita, 78. minutuan) eta Messi.

Golak: 1-0. 1. minutuan. Benzema. 1-1. 30. minutuan. Alexis. 1-2. 54. minutuan.  Xavi . 1-3. 66. minutuan. Cesc.

Hamaikak jokuan:

"Hamaikak jokuan"


Txartel horiak:

"Partiduko golak eta txartel horiak"

"Real Madril-Bartzelona, Klasikoa"

No hay comentarios:

Publicar un comentario