Mostrando entradas con la etiqueta durango. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta durango. Mostrar todas las entradas

viernes, 9 de diciembre de 2011

Durangoko Liburu eta Disko Azoka 2011

Durangoko Azokaren 46. edizioari amaiera eman zitzaion atzo

Musika eta literatura protagonista duen azoka hau abenduaren 4tik 8ra iraun du

Itziar Cantero

"Durangoko Liburu eta Disko Azoka"
Durangoko Azoka 2011 bukatu zen atzo. Bost egunetan zehar Liburu eta Disko Azokaren 46. edizioak 130.000 pertsona bildu ditu. Aurten lehenengo aldiz, azokak bisita kopuruak zenbatzea erabaki du eta erabaki honek argi utzi du Euskal Herrian literaturak eta musikak merkatuan toki handi bat duela. Abenduaren 6an, asteartean, izan zen jende gehien joan zen eguna, 40.000 pertsona bildu zituelarik.

Azokaren antolatzaileak, Gerediaga Elkarteak, bere balorazio propioa eman du: “Durangoko Azokak erakutsi du euskarak sorkutza aberastasuna duela, eta jendeak esperientzia berri eta estilo ezberdinak probatzeko gogoak dituela erakutsi du”. Horrez gain, “azokak, urtero bezala, erakutsi du euskal literatura eta musika saldu egiten dela”.

Bost egun iraun ditu azokak, eta bost egun horietan programazioa ekitaldiz, kontzertuz, hitzaldiz eta abarrez beteta egon da. Abenduaren 7an, asteazkenean, programazioan Ahotsenea izan zen nabarmenena, bertatik hainbat artista eta musika talde pasa zirelako: Antton, Lisabo, Rafa Rueda, Berri Txarrak, Su Ta Gar eta Mikel Markez. Zinezaleek, ordea, egun horretan Irudienan zortzi laburmetraietaz gozatu ahal izan zuten.

Atzo, azken eguna izanda, musika zuzenean, eta aurkezpen literarioak aurkeztu ziren. Besteak beste, Xabier Montoia, Inconexia, Estankona, Itziarren semeak eta Eñaut Etxamendi pasa ziren Ahotseneatik. Eguerdian, Bittor Kapanagari omenaldia egin zitzaion, ekitaldiak ‘Bagare, bagera, bagire, bagara…’ titulu zuelarik. Eta azokari amaiera emateko, Plateruenan ‘Acrobatak’ izeneko ikuskizuna egon zen, musika popularrean oinarrituta dagoen ikuskizuna.

"Liburu eta Disko Azokaren, Abenduak 4"

domingo, 2 de octubre de 2011

Ongintzazko kontzertuak Durangon

Irailaren 30ean etaurriaren 1ean Durangon ongintzako kontzertuak eman ziren ez ohiko gaixotasunen ikerkuntzarako


Itziar Cantero

"DuranWOP"
 BBK eta Durangoko Udalak kudeaturiko jaialdia, The Walk On Project izeneko elkartearen lehena da, eta izena ere jarri zaio: DuranWOP. Ideia hau mundu osora zabaldu nahi da, eta mundutik zehar dauden Durangoetan (AEB eta Mexiko) eman nahi da jaialdi hau.




DuranWOP izeneko jaialdi honek rock and roll munduko 14 musika talde ekarri zituen Durangoko Landako gunera, ez ohikoak diren gaixotasunen ikerkuntzari dirua emateko. Durangon lehen aldiz eman den jaialdi mota hau familia osoarentzat egina dago, izan ere, kontzertuez gain, familia osoarentzat antolatutako beste ekintza batzuk ere egon ziren.


Jaialdiaren kartelean argi ikusten da zeintzuk izan ziren musika talde esperoenak: M-Clan, Loquillo eta Ariel Rot, hain zuzen ere. Baina haien artean Elliott Murphy and The Normandy Allstars, Steve Wynn, The Right Ons, Aurora Beltrán… izan ziren asteburuan. Egun bateko sarrerak 25€ balio zituen eta bi egunetako bonoak 40€, hala ere, hori ez zen oztopo bat izan sarrera guztiak agortu baitziren.

"M-Clan"
Gainera, elkarteko honen musika taldeak (The Walk On Project Band) beraien lehen diska aurkeztu zuten larunbatean. Abestiak Mikel Renteriak idatzitakoak dira, baina beste artista batzuen kolaborazioa ere izan du, besteak beste, Gari (Hertzainak taldeko kide ohia), Steve Wynn, Linda Pittmon, Little Fish…

Familiako kide txikienentzako ekintzei dagokionez, goizean antzerkiak, pailasoak, ludotekak, urpekaritza, saskibaloia, magia, kontu kontalariak… egon ziren bi egun horietan. Ostiralean Landakon eta labunbatean Plateruenan jarri zituzten, baina ekintza shauek doainik ziren.