domingo, 4 de diciembre de 2011

Duela 50 urte Turkian lapurtutako piezak itzuli ditu emakume batek


Ipar Amerikako emakumea oporretara joan zen Turkiara eta mosaiko baten pieza batzuekin itzuli zen etxera

Eliza B.Chrystie izeneko ipar amerikarrak VI.mendeko 11 tesela eraman zituen bere etxera Turkian oporretan egon ostean. Santa Sofiako langileek eskaini zizkioten piezak eta 55 urtetan zehar gordeta eduki ditu.

Turkiako Santa Sofia meskita

Baina, urteek aurrera egin ahala, ausikiak gero eta ugariagoak ziren. Beraz, pasadan irailean bere ahizparekin batera Turkiara itzuli eta Estambulera itzuli zen, lapurtutakoa itzultzera.

Adil Birseni, Bazar Handiko bitxi-saltzaileari, esker egin da ezaguna istorioa; Eliza B. Chrystiek berari eman baitzizkion urrezko teselak. Birsenek Radikal  egunkari turkiarrari egindako adierazpenen arabera, hasiera batean lepoko bat erostera hurbildu ziren bere dendara. 
Azkenerako, beraien asmoa aitortu zioten dendariari.“Oso lotsatuta zeuden, ez ziren ausartzen agintariengana zuzentzen”, esan zuen Birsenek. Bera arduratu zen mosaikoak Santa Sofia museora itzultzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario