martes, 6 de diciembre de 2011

¿Pablo Neruda eraila?

Mario Carroza epaileak gorpua hobitik ateratzea erabaki dezake, Nerudaren txoferrak egindako deklarazioen ondoren

Leyre Eguskiza

Pablo Neruda (ohean etzanda)  Araya bere txoferrarekin
Orain arte ofizialtzat jo izan den heriotza-ziurtagiriaren arabera, Pablo Neruda Txileko poeta 1973ko irailaren 23an hil zen prostatako minbizia zela eta. Hala ere, Manuel del Carmen Araya Osorio bere txoferrak egindako azken deklarazioek bertsio ofizial hori suntsitu egin dute erabat. Arayaren esanetan, Literaturako Nobel sariduna Augusto Pinochet-en diktadurak hil zuen, injekzio hilgarri bat erabiliz.

“Poetak Mexikora joateko asmoa zuen bere emazte Matilderekin batera. Bertan, hiru hilabete baino gutxiagotan, Pinochet boteretik bota nahi zuen. Baina hegazkina hartu aurretik, klinika batean gaixo zegoela aprobetxatuz, urdailean injekzio hilgarri bat jarri zioten”, adierazi du Arayak.

Jakina den bezala, Pablo Nerudak gogor egin zuen Salvador Allenderen gobernuaren alde. Horregatik, eta arriskuan zegoela ikusita, poeta oso gaixo zegoenaren zurrumurrua zabaltzea erabaki zen hura babesteko. Osasun-egoera zailean zegoela jakin zuenean, Mexikoko presidentea zen Luis Echeverría Álvarezek asilo politikoa eman zien Nerudari eta bere emazteari.
Mexikora bidaiatu behar zuten egunean, irailaren 22an, ordea, Txileko bi eguneko atzerapen bat eskatu zion, inongo arrazoirik eman gabe. Egun bat geroago, irailaren 23an, Pablo Nerudak Arayari telefonoz deitu zion larritasun handiz: “Santiagora berehala itzultzeko eskatu zigun oso gaizki sentitzen zelako. Bere esanetan, lo egiten ari zen bitartean, mediku bat logelan sartu eta injekzio bat jarri zion”.

Lekukotasun harrigarri hau lehen aldiz Proceso aldizkari mexikarrean argitaratu zen aurtengo maiatzean. Horren berri izanda, Txileko Alderdi Komunistak kereila bat jarri du Nerudaren heriotzaren inguruko guztiak argitzeko. Neruda fundazioak, bere aldetik, hilketaren hipotesia ukatu du, ebidentzia eta froga ezagatik.

Mario Carroza epaileak, kasu hau gidatzen duenak, gorpua hobitik atera edo ez ikertzen ari da, eta bere esanetan “elementu asko daude Arayaren testigantza egiazkoa izateko”.



Pablo Nerudaren ustezko hilketa albiste bihurtu da Latinamerikako hedabide guztietan

No hay comentarios:

Publicar un comentario