sábado, 3 de diciembre de 2011

Enrique Villarrealek, “El Drogas”-ek, Barricada utziko du

Duela 30 urte sortu zuen banda utziko duela jakinarazi du “Agur Barricada” komunikatuan
 
“El Drogas”-ek Barricada musika taldea utziko duela adierazi du. Gaur egun, Barricadako abeslari eta baxu-jotzaile lanak Txarrena taldeko kide izatearekin batera uztartzen zituen. Duela hamar urte sortu zuen Enrique Villarrealek Txarrena taldea. 
Enrique Villarreal, "El Drogas", apirilean, Iruñean.
Talde horrek duen webgunean adierazi du abeslari iruindarrak banda uzteko erabakia. “Agur Barricada” izena du neurtitzetan idatzita dagoen komunikatuak eta “(Contr)comunicado al (no) comunicadi de los (in)comunicados” azpititulua jarri dio. 
Barricada taldea 1982.urtean sortu zuen “El Drogas”-ek Boni Hernandez, Mikel Astrain eta Sergio Osesekin batera. Egun, Hernandez eta biak ziren taldean jarraitzen zuten bakarrak.
Barricada taldeko kide guztiak
Rock talde arrakastatsua utzi ostean, Txarrena taldearen proiektuarekin aurrera egingo duela jakinarazi du Villarrealek. 

Taldea 1992an sortu zen eta urte berean lehen diskoa atera zuen. Lan horren ostean, 19 urtez geldirik egon ziren. Baina, amaitzear dagoen urte honen hasieran, bigarren diskoa kaleratu zuen “El Drogas”-ek, Brigik, Eugenio Aristuk eta Txus Maravik osatzen duten taldeak. 

Albistea, dagoeneko, trending topic da Twitter sare sozialean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario