lunes, 5 de diciembre de 2011

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak baditu finalistak


Jexus Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Jon Martin dira Illunben ospatuko den finalerako sailkatuak

Elena Egino
Erabakita dago nortzuk egongo diren abenduaren 18an Illunben (Donostia) ospatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean. Guztira hiru saio jokatu dira txapelketan zehar; Arrasaten, Tolosan eta Hernanin. Eta abestu duten hamazortzi bertsolarietatik zortzi pasatu dira Final Handira.  
Apalategi eta "Mantxi" Hernaniko finalaurrekoan
 
Hernanin egin den Gpuntuaren finalaurrekoan lortu dituzte Apalategik eta Jon Martinek finalerako azken txartelak, puntuaziorik onenak lortu ostean. Horrenbestez, Donostian izango dira Irazu, Sarriegi, Gaztelumendi, Agirre, Rezola eta Martinekin batera. Puntuazioz baxua izan da finalaurrekoa eta horrek aukera asko kendu zizkien bertsolariei finalari begira. Hernaniko Galarreta frontoia jendez lepo egon zen; 1.600 ikusle inguru bildu ziren bertan.

Finalistak
1. Jexus Mari Irazu: 496,5 puntu (bigarren finalaurrekoko irabazlea).
2. Aitor Sarriegi: 492.
3. Beñat Gaztelumendi: 490,5 (lehen finalaurrekoko irabazlea).
4. Unai Agirre: 490.
5. Agin Rezola: 486.
6. Alaia Martin: 482.
7. Iñaki Apalategi: 480 (hirugarren finalaurrekoko irabazlea).
8. Jon Martin: 479,5.


No hay comentarios:

Publicar un comentario