lunes, 19 de diciembre de 2011

Musika askea ala ez?

SGAEk musika erregulatu nahi du, herritarrak askatasuna nahi du eta autoreak bi bandoen artean banatzen dira

Itziar Cantero

Pirateria gora eta pirateria behera, Sinde Legea, SGAE… gaur egun eztabaida handiak sortzen dituen gaia bilakatu da. Zer dela eta hainbeste iskanbila? Zerk eragin du herritarrak hasarretsea? Zein da SGAEren funtzio nagusia? SGAE, Autoreen eta Editoreen Elkarte Orokorra da, eta beraien funtzio nagusia, autoreen eskubideak defendatzea eta babestea izango litzateke. Edonork edo edozein komertziok, autore baten lana erabiltzeagatik SGAEri ordaindu behar dio autore eskubide horiengatik. Hori dela eta, jende asko kontra agertu da. Eta ez soilik herritarrak, hainbat artista ere legearen kontra agertu dira.














Orain dela gutxi arte, pirateria ez da izan hain gai jorratua, beraz zerk eragin du boom-a? Egia esan, lehen etxe diskografikoak ez zuten konpetentziarik, musika nahi bazenu, CD-a erosten zenuen, pelikula bat nahi bazenuen DVD edota VHS-a erosten zenuen… Baina arazoa aurrerakuntza teknologikoekin batera etorri zen. Gaur egun, interneti esker edozer gauza daukagu eskuragarri, modu arin eta doan batean. Hori dela eta SGAEk hori erregulatzea erabaki zuen. Mikel Garciak, SGAEko ordezkariak, dio orain Autoreen Elkartea herritarren artean famatu egin dela Kanon zerga irten zenetik. Herritarra galdetzen da “zer dela eta ordaindu behar dut nik grabaketarako CD bategatik, bertan ez badut beste autore batzuen materiala grabatzen?”, ez du ulertzen eta  bidegabekoa iruditzen zaio.

Eta ez hori bakarrik, gazteak dira deskarga ilegal gehien egiten dituztenak, baina nahi duten musika beste erostea edota zinemara nahi beste joatea ezinezkoa egiten zaie, duten prezio altuegatik. Hala adierazi du Naroa Gallegok, ikus-entzunezko ikasle batek. Baina bera ikus-entzunezko ikaslea izanda pirateriaren kontua eragiten dion gauza bat izan beharko litzateke, baina berak argi dauka lan on bat egiten baduzula, dirua lortuko duzula eta jendeak zure lanagatik ordainduko duela. Gainera gehitzen du prezio altu batean saldu behar badela, gutxiengoa gehigarriak edo horrelakoak sartzea dela.

“Sinde Legea oso neurri gogorra izan da. 
[…] nire gurasoen pagarekin ezin dezaket guztia 
ordaindu eta irtenbide bakarra deskargak dira”
NAROA GALLEGO, Ikus-entzunezko ikaslea

Pirateria gehienbat diskoetxeei eragiten die, beraiek direlako CD-a produzitzen inbertitzen duteank eta arrisku gehien hartzen dutenak, beraz normala iruditzen zaio Mikel Garciari diskoetxeen kezkak. Baina prezio altuen kontuan ere herritarren alde agertu da, berak ere uste baitu prezioak jaitsi beharko liratekeela. Horren inguruan azaldu du, diskoetxeak dagoeneko pentsatzen ari direla prezioak jaistea, bereziki, krisia dela eta. Hala ere, Mikel Garciak gehitu du SGAEk ez dela pirateriaren amaiera sustatu behar duena, beraiek autoreen eskubideak defendatzen dituzte eta autoreek soilik irabazien %2a gutxi gora behera eskuratzen dute, beraz, ez lirateke horretaz arduratu behar.

Aitor Cañibano, Travelling Brothers musika taldearen kidea, Sinde Legearen eta orokorrean, SGAEren kontra agertu da. Bera eta bere taldea deskarga libreen alde dago erabat eta beraien musika ezagutzera ematea doan izatea ondo iruditzen zaio. Hala adierazi du: “Nahiago dugu jendeak gure musika internetetik jaistea eta horrela publiko zabal batera iristea”. Gainera, musika jendearentzat funtsezko eskubide bat dela aiaptzen dute. Musika erregulatuta egotea ondo iruditzen zaio, baina ez zaio gehiegi gustatzen SGAE bezalako enpresa batek artisten ordezkari izatea, izan ere argi dauka SGAE “mafia” bat besterik ez dela, ez dago beraiekin ados. Gauzak beste modu koherente eta arrazional batean egin beharko liratekeela uste du.

Espainiako Estatua pirateria gehien ematen den herrialdea da Europa osoan eta, nahiz eta beste irtenbide edo baliabide merkeago batzuk egon, deskargak gero eta ugariagoak dira. Mikel Garciak horren inguruan eman du bere iritzia: “Espainiako herritarrak horrelakoak dira, ohituta daude horrelako gauzei garrantziarik ez ematen”. Gainera, adierazi duenez Europako beste herrialdeetan Autoreen Elkarteak askoz ere gehiago babesten dituzte autoreen eskubideak. Ez hori bakarrik, Frantzian adibidez, etxean irratia izateagati, edo telebista izateagatik, autore eskubideak ordaindu behar dituzte. Espainian guztiz ezberdina den gauza bat gertatzen da, eta lege bigunago bat izanda, herritarrak gehiago kexatzen dira.



“[…] musika ere erregulatuta egon beharko 
litzateke, baina SGAE bezalako mafia batek 
erregulatzea, ez zait bater gustatzen”
AITOR CAÑIBANO, Travelling Brothers




Baina argi dago, herritarren protestak Sinde Legearekin batera etorri zirela. Herritarrak horren kontra agertzen dira, zentzugabezkoa iruditzen zaielako. Naroa Gallegok adierazi duen bezala, “oso neurri gogorra” izan da. Horrez gain, Aitor Cañibanok lege honen kontu guztia “barregarria” dela esaten du, komertzioetan irratia edota hari musikala jartzeagatik ordaindu behar izana, nahiko zentzugabea iruditzen zaio.

Horren inguruan ere Mikel Garcia kontra agertu da, Sinde Legeak egin nahi duena erabat okerra dela pentsatzen du. Berak argi dauka pirateria eta lagunen artean disko bat uztea bi gauza ezberdin direla. Pirateria zera da: disko bat hartu 200 kopiar egin eta gero kalean merkeago saldu, zergarik ordaindu gabe. Eta lagun bati CD bat uztea eta lagun horrek CD hori grabatzea ez dela pirateria eta ez dela autorearentzar mehatxu bat.  Horrekin batera aipatu du, erabat ados eta oso ondo iruditzen zaiola liburu eta diskoen trukaketa. Orain modan jarri da zenbait herrialdetan, adibidez, parkean liburu bat ixtea gero beste norbaitek hartu ditzan. Eta Mikel Garciari oso ideia polita iruditu zaio, bai liburu eta bai musikarekin egin beharko liratekeen gauza bat. 

“Beste norbaiten materiala grabatu behar badut,
 orduan eskatuko dut baimena. Baina hemen
 alderantziz egin da eta gauzak gaizki atera dira. 
Orain dena aldatu nahi dute”
MIKEL GARCIA, SGAEko ordezkaria



Beraz, esan daiteke SGAEk hartu dituen neurriak presatzu hartu zirela eta guztiz alderantziz, eta orain dena aldatu nahi dutela, hala adierazi baitu Mikel Garciak. Eta hori izan dela detonatzaile arazo guztien artean. Hala ere, pirateriaren amaiera oso urrun geratzen den gauza bat dirudi, gero eta gehiago hazten ari delako; eta momentuz, dauden prezioekin eta gobernuak hartutako neurriekin, herritarrak orain arte egin duenarekin jarraitzeko asmo guztia duela ematen du.




No hay comentarios:

Publicar un comentario