sábado, 3 de diciembre de 2011

Ángeles González-Sindek SGAE uztea erabaki du

Kultur ministroaren erabakiak harritu egin du Sabino Méndez musikari eta idazlea, SGAE berriztapen prozesuan dagoelako

Itziar Cantero

"Ángeles González-Sinde"
Kultur ministroa, Ángeles González-Sinde, SGAE (Sociedad General de Autores y Editores) Egile eta Argitaratzaileen Elkarte Orokorra, Méndezek aitortu du, González-Sindek SGAE uztea eskatu duenean, era bat harritu egin dela. Izan ere, erakundea momentu honetan berrikuntza prozesu batean dago eta gainera, asteazkenean SGAEko Batzar Orokorra bilduko da.

Méndezek adierazi duenez, ministroaren eskaera duela gutxi iritsi da SGAEko Batzorde Nagusira eta bertan ez da agertzen Kultur ministroak SGAE uzteko izan dituen arrazoiak.

Hala ere, Sabino Méndezek esan du, azken asteetan erakundean hartutako altak eta utzitakoak ez direla oso nabarmenak izan.

SGAEko kideek Ez-Ohiko Batzorde Nagusia prestatu dute datorren asteazkenerako eta bertan estatutu aldaketen proposamenak berretsi beharko dituzte. Batzar horretan, boto eskubidea dituzten kide kopurua handituko dute, erakundean demokrazia areagotzeko eta horrela, 2012an egin behar duten hauteskunde prozesuan gardentasun gehiago egon dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario