martes, 13 de diciembre de 2011

BBVA Liga / Real Madrilen eta Bartzelonaren arteko Klasikoa


Bikaintasunaren bidetik eskuratu zuen Bartzelonak garaipena klasikoan
Katalanak 1 eta 3 gailendu ziren Bernabeun Alexixen, Xaviren eta Fabregasen golei esker
Elena Egino

Guardiolak zuzendutako taldeak garaipena lortu zuen larunbatean Santiago Bernaubeu futbol zelaian jokatu zen klasikoan. 1 eta 3 gailendu zuten talde merengea bigarren zatian joko ezin hobea erakutsiz. Lehen zatiaren 25.segundoan Benzemaren golarekin aurreratu zen Real Madril. Bartzelonako atezainak egindako akats baten ondorioz iritsi zen gola; Victor Valdesek Di Mariari eman zion baloia. Real Madrileko jokalariek bi saiakera egin ostean, Benzemak aurkariak egindako oparia aprobetxatzen jakin zuen eta 1 eta 0ekoa jarri zuen.
Benzema, partida hasi bezain laister sartutako gola ospatzen
Markagailua kontran izan arren, talde katalanak ez zuen amore eman eta erasoan jarraitu zuen. Horrela, 6.minutoan Sergio Ramos labaindu egin zela medio, Messi bakar- bakarrik geratu zen Casillasen aurrean. Baina, ez zuen zorterik izan; izan ere, atezainak kanpora bidali zuen argentinarraren jaurtiketa.

Ronaldo ezinean Bartzelonaren joku onaren aurrean
Bartzelona baloiaren jabe izan zen, baina Real Madrilek ere izan zituen bere aukerak; batez ere, kontraerasoan. Eta defentsa blaugranek arazoak izan zituzten. 24.minutuan Cristiano Ronaldok aukera paregabea izan zuen, baina bere jaurtiketa kaxkarra egin ostean, bere jaurtiketa desbideratu egin zen. 

Pixkanaka- pixkanaka Guardiolaren taldea nagusitzen joan zen eta 29.minutuan gola iritsi zen. Messiren jokaldi aparta aprobetxatuz, Alexisek Casillas gainditu zuen eta buruarekin 1 eta 1ekoa jarri zuen. Markagailu horrekin iritsi zen atsedenaldia. 
Alexis, markagailua berdindu zuen gola ospatzen
 Bigarren zatian Bartzelonak jaun eta jabe izaten jarraitu zuen. 7.minutoan Xavik taldearen bigarren gola egin zuen; bere jaurtiketak Marcelorengan jo ostean desbideratu egin zen eta sare barruan amaitu zuen. Hirugarren gola heltzear egon zen 16.minutoan; baina, Alexisen saiakerak Casillasekin egin zuen topo.

Hiru minutu geroago Ronaldok markagailua berdintzeko aukera izan zuen, baina bere errematea kanpora joan zen.  Galdutako aukera batetik, ondo aprobetxatutako beste batera. Neurketako 65.minutuan Cesc Fabregasek Bartzelonaren hirugarren gola sartu zuen. Messik jokaldia hasita eta Alvesek asistentzia eginda, Fabregasek buruz errematatu zuen, baloia bi zutoinen artean sartuz.
Bartzelonako jokalariek elkarrekin ospatu zuten Cescen gola
 25 minutu geratzen ziren partida amaitzeko eta gauzak ez ziren aldatu; Iniestak gidatutako erakustaldia egin zuen Bartzelonak. Horrela, arbitroak partidu bukaera adieraz zuen eta blaugranek hiru puntu garrantzitsu lortu zituzten aurkari zuzenaren etxean. 

FITXA TEKNIKOA:
1. Real Madril: Iker Casillas (1); Coentrao(15); Pepe;(3) Ramos;(4) Marcelo(12); Xabi Alonso(14); Lass(24); Özil(10); Di Maria;(22) Cristiano(7) eta Benzema(9). 

3. Bartzelona: Victor Valdes(1); Alves(2); Piqué;(3) Puyol;(5) Abidal(22); Busquets(16); Xavi(6); Iniesta(8); Alexis;(9) Cesc Fabregas(4) eta Messi(10). 

Golak:
1-0 Benzema    (1. minutuan)
1-1 Alexis        (30.minutuan)
1-2 Xavi          (54.minutuan)
1-3 Fabregas   (66.minutuan)

Arbitroa: David Fernandez Borbalan
Estadioa: Santiago Bernabeu
Txartelak: Arbitroak erakutsi zituen txartel guztiak horiak izan ziren.
    ·Xabi Alonso (26. minutuan) Messiri egindako sarreragatik
    ·Alexis           (27. minutuan) Di Maria lurrera botatzeagatik
    ·Messi            (37. minutuan) Kexatzeagatik
    ·Pique            (48. minutuan) Ronaldori egindako faltagatik
    ·Lass Diarra   (61.minutuan) Iniestari egindako faltagatik
    ·Pepe             (63.minutuan) Messiri ostiko bat emateagatik
    ·Ramos          (70.minutuan) Messiri sarrera gogor bat egiteagatik
    ·Coentrao      (73. minutuan) Iniestari falta gogor bat egiteagatik
Aldaketak:


Hasierako hamaikakoak



Klasikoko gol guztiak


No hay comentarios:

Publicar un comentario