martes, 6 de diciembre de 2011

XEEX jaialdia; kaleko artea kutsadurari aurre egiteko


Dakarren ospatzen den jaialdiak kaleko musikariak, DJak eta grafifiteroak biltzen ditu

Elena Egino

Jaialdiaren kartel promozional

Dakarreko (Senegal) XEEX jaialdiak ekintza kulturalak eta ingurugiroarekiko sentsibilizazioa uztartzen ditu. “Gertutasuna, kolorea eta ikusgarritasuna” lelopean antolatu den jaialdia domeka honetan amaituko da eta herrialde desberdinetako artistak bildu ditu; hala nola, graffiteroak, dantzariak, DJak, patinatzaileak eta artista plastikoak. 

Dakarreko Medinan dagoen Damels auzoko etxeetan eta dendetan marraztu dituzte artistek beraien obrak. Bien bitartean, gainontzeko artistek beraien sorkuntzak aurkeztu dituzte kutsaduraren aurkako testuinguru batean. Horien artean, zenbait espainiar daude; esaterako, Iker Muro, El niño de las pinturas ezizenez ezaguna dena, Dr Guassa DJa eta Txemy eta Ramon Esono. 

Jaialdian zehar marraztutako etxe bat

Jaialdia Senegaleko hiriburuan ospatzea oso esanguratsua da. Izan ere, kutsadura hiriak duen arazo handienetarikoa da. Gainpopulazioa, automobil- industria hedatua eta hondakin solidoen kudeaketaren arazoak dira kutsaduraren eragile nagusiak. Hori guztia kontuan hartuta, gauzak aldatzea eta gizartea sentsibilizatzea dira XEEX jaialdiaren helburuak.

Jaialdiaren harira, Dakarren bertan landutako dokumentalak eta laburmetraiak proiektatuko dira. 



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario