viernes, 9 de diciembre de 2011

John Lennon


John Lennon omendu dute New Yorken bere heriotzaren 31. urteurrenean

31 urte pasa dira John Lennon, Beatles taldearen fundatzaile ohia hil zutenetik

Itziar Cantero

"John Lennon"
Atzo, abenduaren 8an, ehundaka pertsona bildu ziren New Yorkeko Central Parken John Lennoni omenaldia egiteko. 31 urte pasa dira jarraitzaile zoro batek hil zuenetik.

1980ko abenduaren 8an Dakota eraikinaren aurrean hil zuen Lennon, Mark David Chapman izeneko jarraitzaile batek, bizkarrean bost tiro eman zionean. Manhattaneko Upper West Side kale horretan bizi zen Yoko Onorekin batera eta Central Park-etik oso hurbil geratzen da.

Central Parkera hurbildu dira bere jarraitzaileak, “Strawerry Fields” deituriko tokira, bertan dagoelako “Imagine” jartzen duen mosaikoa, Lennonek idatzitako abesti famatuagatik horrela deitua. Berriz ere, lorez eta musikaz bete zen, Liverpooleko artistaren oroimenean.

"Strawerry Fields Memorial"

Musikariaren jarraitzaile batek adierazi du: “Bere musika da toki honetara etortzeko arrazoia. Hemen jende ezezaguna ikusten duzu lagunak egiten eta helduak berriz ere gazte bihurtzen, John Lennon oroitzeko modu ezinhobea”.

Yoko Onok, Twitter kontuaren bitartez, jarraitzaileak ImaginePeace.com-en mezu eta omenaldiak uzteko eskatu du eta dagoeneko milaka pertsona sartu dira bertara.

31. urteurrenean Time aldizkariak bere web orrialdean John Lennonen zortzi argazki atara ditu, orain arte inoiz ikusi ez direnak eta Montrealeko hotel batean ateratakoak 1969. urtean. Stephen Sammons argazkilariak atera zituen, egun horretan musikariak bizi izan zituen momentuak biltzen dira argazki horietan. Haien artean, ‘Give peace a chance’ abesti famatua idazten ari zen momentua.

"2011ko abenduaren 8an egindako homenaldia"

No hay comentarios:

Publicar un comentario