sábado, 8 de octubre de 2011

Xabier Leteren omenez egindako bira gaur iritsiko da Bilbora

Hondarribian hasi zen "Xabier Lete gogoan kantaldia"-ren bira  eta hainbat herritan geldialdia egin ostean, Donostian amaituko da

Xabier Lete, musikari eta poeta
2010eko abenduaren 4an hil zen Xabier Lete. Euskal kulturari bizia eman zion gizonetako bat joan zen; baina urteetan zehar hitzen maisuak egindako lanak bere horretan jarraitzen du.

Horren adibide dugu euskal kulturako pertsonaia desberdinek bere omenez antolatu duten bira. "XabierLete gogoan kantaldia" ikuskizunaren bira irailaren 3an hasi zen Hondarribian eta Donostian amaituko da abenduaren 4an; bere heriotzaren lehen urteurrena betetzen den egunean.

Gaur, urriaren 8a, larunbata, Bilboko Euskaldunan egingo du geldialdia birak. Bertan, Mikel Urdangarinek "Neguaren zain (Ez nau izutzen negu urbilak)" abestuko du, Alex Sarduik(Gatibu) "Giza aberea"-ren  eta "Bihotza"-ren bertsio bat eskainiko du. Bestalde, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek, hainbat bertsori musika jarriko diete. Kirmen Uribe idazleak ere hartuko du parte, "Xabierren heriotzean" ikuskizun honetarako idatzi duen poema errezitatuz.

Unai Iturriaga, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Igor Elortza eta Kirmen Uribe
Artista guzti horiekin batera, Antton Valverdek, Pier Paul Berzaitzek, Jabier Muguruzak, Amaia Zubiriak, Anje Duhaldek, Arantxa Irazustak, Pettik eta Erramun Martikorenak ere egingo dute bere ekarpena biran. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario