domingo, 9 de octubre de 2011

Sagarrik famatuenak fundatzailea galdu du

Pasadan asteazkenean Steve Jobs, Apple markaren fundatzailea, hil zen

Itziar Cantero

"Steve Jobs"
Steve Jobs, Apple markaren fundatzailea eta Pixar enpresa eraldatu zuena, urriaren 5ean hil zen, pankreetako minbizia dela eta. Teknologiaren munduan hainbat berrikuntza ekarri zituen eta horregatik konsideratzen da industriako berritzailerik handienetarikoa. Ordenagailua tresna sinple batean bihutu zuen, musikaren merkatua era bat aldatu zuen Internet erabiliz eta telefonia mugikorra beste dimentsio batera eraman zuen.


Jobs ez da berritzailerik handienetarikoa konsideratzen produktu berriak sortzeagatik, teknologia sinplifikatzeagatik eta bere potentzial guztia ateratzeagatik egin zen famatu. Gainera, Pixar animazio enpresa sortu zuenean, ordenagailuak zerbait gehiagorako balio zutela erakutsi zion Hollywood-eri.

2004. urtean pankreetako minbizia zuela esan zioten, baina urte bat pasa arte ez zuen jende aurrean azaldu. Standford unibertsitatean eman zuen hitzaldia famatuan adierazi zuen minbiziarena.

"Standfordeko hitzaldia"

iPhone 4S mugikor berria aurkeztu zuten urriaren 4an eta hurrengo egunean Jobsen heriotzaren berri eman zen. Mundu osoan zehar izugarrizko ohiartzuna izan zuen berriak, jendea oso hunkituta agertu da, sare sozialetan batez ere, asko hitz egin da bere heriotzari buruz. Twitterren adibidez, hastagh bat sortu zen #ThankYouSteve izenekoa, eta milaka pertsonek bertan eskerrak eman zizkioten Jobs-i.

No hay comentarios:

Publicar un comentario