Literaturako Nobel saria, Tomas Tranströmerrentzat
Poeta suediarrak “irudi garbi eta trinkoen bidez errealitatera egindako sarbide fresko eta zuzena” azpimarratu du epaimahaiak
Leyre Eguskiza
Tranströmerrek, oso zoriontsua dela adierazteaz gainera, bihotz-bihotzez eskertu nahi izan du eskuratutako Nobel Saria.
Akademia Suediarreko epaimahaiak, bestalde, haren poemetako irudien berezitasuna nabarmendu du, errealitatera egindako “sarbide fresko eta zuzena” baitira.
Hizkera moderno eta askotan espresionista duen suediarra 1931an jaio zen Stockholmen eta bertan gauzatu du bere ibilbide profesional guztia, hainbat sari eskuratuz. 1990ean izandako hemiplegia baten ondorioz, hitz egiteko zailtasunak ditu. Hala ere, idazten jarraitu du eta bere obrak 50 hizkuntzatara itzuli dituzte. Espainian, besteak beste, “El gran enigma” eta “Para vivos y muertos” liburuak argitaratu dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario