domingo, 2 de octubre de 2011

Tintin arrazista?


Kongoar batek "Tintin"  komikia salatu du arraza- nagusitasunaren inguruko ideiak bultzatzeagatik

Elena Egino

Ahmed L'Hedim abokatuak Moulinsart erakundearen (Tintinen komikien eskubideak kudeatzen dituen erakundea) aurkako salaketa aurkeztu du Belgikako auzitegi batean. Bertako "eduki arrazista" salatuz, "Tintin Kongon" istorioa merkatutik erretiratzea eskatu du. Akusatzailearen ustetan, komikia "iraingarria" da eta "kolonizazioaren aldeko propaganda" egiten du. 

Ahmed L'Hedim abokatua
 Gorteek komikia merkatutik erretiratzea onartuko ez balute, liburuan bertan bere eduki iraingarriaren inguruko ohar bat jartzea eskatu du akusazioak. Moulinsart  erakundeak dagoeneko adierazi du ez duela horrelakorik egingo; auzitegi bati liburu batean ohar bat jar dezan eskatzea, zentsuratzat jotzen baitute. Gainera, horrek obraren egilea arrazistatzat jotzea ere suposatuko lukeela adierazi dute.

Hala ere, Ahmed L'Hedimek ez du etsiko. Duela urte batzuetatik, Erresuma Batuan indarrean dago oharren ezartzea. Bertan, obra idatzi zen urtea kontutan hartzeko gonbitea egiten dio irakurleari (1930. urtean idatzitako lana da). 

"Tintin Kongon"liburuxkako irudi bat
 Editoreen abokatuen arabera, "obrak merkatutik ateratzeko eredu horiek jarraituko bagenitu, mundu osoko obra literario asko zentsuratu beharko lirateke". Besteak beste, Mark Twain eta Charles Dikensen obrak (antisemitak izateagatik) edota koloniar garaiko espainiar literatura.

Gogoetarako ordua

Agian,ondo legoke, obrak  merkatutik kanporatu beharrean, gizaki guztion eskubideak errespetatzen dituzten aztertzea. Izan ere, munduko gizakien artean desberdintasun handiak daude. Baina, desberdintasun horiek ez gaituzte hobeak edo okerragoak egiten. Beraz, garai batean arrazen arteko bereizketen aurrean ezer egiten ez zen arren, gaur egun onartezinak dira. Hori dela eta, gizakien eskubideak urratzen dituzten obrak moldatzeko garaia iritsi da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario