lunes, 3 de octubre de 2011

Queen taldearen “We are the champions” da historiako abestirik gogoraerrazena

Adituek  ahots-maila eta soinu aberastasuna hartu dituzte kontuan, besteak beste

Leyre Eguskiza


Queen talde britaniarra

Zenbaitetan, abesti bat entzun eta egun osoan zehar darabilgu buruan. Baina, zerk egiten du abesti bat gogoraerraza izatea? Erresuma Batuko eta AEBtako psikologo talde batek historiako abestirik gogoraerrazenen enigma argitu du.


Alisun Pawley musikologoa eta Daniel Mullensiefen psikologoa buru direla, milaka pertsona monitorizatu dituzte zenbait abesti kantatzen eta entzuten zituzten bitartean. Emaitzen arabera, Queen taldearen “We are the Champions” balada da gogoratzeko kantarik errazena, Village People taldearen “Y.M.C.A” ereserkiaren aurretik.
Brontzezko domina Sum 41 taldearen “Fat Lip” abestiak eraman du. Jarraian, “The final countdown” (Europe), “Monster” (The Automatic), “Ruby” (The Kaiser Chiefs), “I´m always here” (Jimi Jamison) eta “Brown Eyed Girl” (Van Morrison) daude.
Azkeneko bi postuak, bere aldetik, Wheatus taldearen “Teenage Dirtbag” eta Bon Jovi abeslariaren “Livin´ on a prayer” kantentzako dira.

Adituen esanetan, lau dira abesti bat kantagarri egiten duten elementu nagusiak: abeslariak abesteko hartzen duen airea, abesbatzako soinu ugaritasuna, abeslariaren ahots-maila eta kantariaren sexua.

     1.  "We are the Champions", Queen (1977)
 

      2.  "Y.M.C.A", The Village People (1978)




      3. "Fat Lip", Sum 41 (2002)



No hay comentarios:

Publicar un comentario