Europako fantasia pelikularik onena aukeratu dute Álex de la Iglesiaren zinta
Leyre Eguskiza

Hautagai izateko baldintza nagusia da pelikulek Méliès d´Argent saria jasotzea Federazioak antolaturiko lehiaketa espezializatuetan. `Balada triste de trompeta´-ren kasuan, iaz Amsterdamen ospatu zen Fantasiazko Zinema jaialdian eskuratu zuen.
Espainian estreinatu zenean kritika eta publikoaren harrera oso ona izan ez bazen ere, oraingo honetan Álex de la Iglesiaren filmak gainerako zortzietatik gailentzea lortu du: 'Transfer' (Damir Lukacevic); 'The last employee' (Alexander Adolph); 'Rare exports: a Christmas tale' (Halmari Helander); 'Rubber' (Quentin Dupieux); 'Troll Hunter' (Andre Ovredal); 'Secuestrados' (Miguel Angel Vivas); 'Hideaways' (Agnès Merlet); eta 'Attack the block' (Joe Cornish).
Iazko Méliès d´Or saria ere filme espainiar batek irabazi zuen, Rodrigo Cortésen `Buried´ (`Lurperatuta´), hain zuzen ere.
´Balada triste de trompeta´ filmaren trailerra
No hay comentarios:
Publicar un comentario