miércoles, 5 de octubre de 2011

Euskadi Literatur Saria

Joseba Sarrionandiak irabazi du Euskadi Literatur saria


Erbestean dagoen idazlea sariari dagokion dirurik gabe geratuko da, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez
Elena Egino
Joseba Sarrionandia
Joseba Sarrionandia idazle, filologo eta itzultzaileak jasoko du 2011ko Euskadi Literatura saria saiakera arloan, "Moroak gara behelaino artean?" liburuarekin.
"Moroak gara behelaino artean?" obraren portada
Epaimahaiak obra klasiko bat bihur daitekeela iritzi du eta ondorengo ezaugarriak azpimarratu ditu:  edukien kalitatea eta originaltasuna, diskurtso ugaritasuna, kultura aniztasunaren aldeko aldarria, ikuspegi desberdinak eskaintzeko ahalegina eta edizioaren bikaintasuna.

Sariaren berri izan bezain laster, Eusko Jaurlaritzak bere desadostasuna adierazi du. Eta jakinarazi du ez dizkiola dagozkion 18.000€-ak emango; justiziaren aurrean bere egoera erregulatu arte, behintzat. Hala ere, iragarri du erabakiarekin ez duela zalantzan
jartzen idazlearen literatur balioa. 
  
Gai honen aurrean Eusko Jaurlaritzak hartu duen jarrerak zur eta lur utzi ditu familia, argitaletxe eta kultur eragileak. Izan ere, ez dute ulertzen aurkezten utzi eta saritu ondoren, nola deliberatu duen ez ordaintzea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario