sábado, 5 de noviembre de 2011

Zinebik Ohorezko Mikeldiak emango dizkio Xabier Elorriagari eta Liliana Cavaniri

Sail Ofizialean lehiatzeko aukeratu diren filmen artean 11 Euskal Herrikoak dira

Itziar Cantero

"Zinebi 53"
Zinema dokumentalaren eta film laburren Bilboko nazioarteko jaialdiak, Zinebik, Xabier Elorriaga eta Liliana Canavi zuzendari italiarra omenduko ditu. Jaialdi honen Ohorezko Mikeldiak jasoko dute Elorriagak eta Cavanik. Aurten, nobedade bezala, programazioan aurkitzen diren emanaldi gehienak Golem zinema-aretoetan eta Alondegiko autorio nagusian egingo dira.


Zinebiren 53. edizio hau azaroaren 11tik 18ra arte izango da eta aurten, aurkeztu diren 3.000 lanetatik 73 aukeratu dituzte Sail Ofizialean lehiatzeko, horietatik 11 Euskal Herrikoak dira. Aurtengo jaialdia Xabier Elorriagari egingo zaion omenareki hasiko da, lehen Ohorezko Mikeldia jasoz eta bigarren Mikeldia, berriz, ekitaldi amaieran emango zaio Liliana Cavaniri. Gainera, berak aukeratutako hiru lan ikusteko aukera egongo da: ‘II portiero di notte’ (1974), ‘Francesco’ (1989) eta ‘Ripley’s Game’ (2002).

Horrez gain, jaialdia irauten duen bitartean, ohikoa den bezala, hainbat film ikusteko aukera egongo da. Haien artean aipagarrienak dira Luc Moullet zuzendari frantsezari eta Masao Adachi japoniarrari eskainitako zikloak. Horrekin batera, Palestinako zinema iraultzaileari sail berezia emango zaio, nekez ikusten den produkzio mota hau erakusteko.


"Zinebiren 53. edizioa"

No hay comentarios:

Publicar un comentario