martes, 1 de noviembre de 2011

World Design Capital

Bilbo, garaipenaren atarian

Hegoafrikako Lurmutur Hiria aukeratu dute munduko diseinuaren hiriburua, Dublin hirugarren geratu delarik

Leyre Eguskiza

Hiru hautagaien artean kokatzea lorpen handia izan bada ere, Bilbo atarian geratu da. Izan ere, Lurmutur Hiria izango da 2014ko diseinuaren munduko hiriburua, Taipein ospatu den 2011ko Diseinuaren Aliantza Internazionalaren Kongresuan jakinarazi den moduan. Bigarren postuan geratu da Bizkaiko hiriburua, Dublinek hirugarrena eskuratu duelarik.




24 herrialdetako 56 hirik adierazi zuten hautaketa-prozesuan parte hartzeko asmoa, eta ekainean eman zituzten aditzera hiru finalisten izenak. Bilboren kasuan, `Bilbo: Hirien Diseinua´ lelopean aurkeztu zuten hautagaitza; udalak, Bizkaiko Diputazioak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako gobernuak eta Norman Foster edota Toshiko Mori bezalako zenbait diseinugile eta arkitekto internazionalek babestuta.

Lurmutur Hiriak, berriz, `Diseinua bizi, bizitza eraldatu´ proiektuaren bidez, berrikuntzaren eta integrazioaren aurpegia erakutsiko du munduaren aurrean demokraziaren 20. urteurrenean. “Azkenean Afrika zerbaiten munduko hiriburua da”, adierazi du Patricia de Lille hiriko alkate exekutiboak.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko diputazioak garailea zoriondu nahi izan dute. Andoni Aldekoa udaleko kontseilari delegatuaren esanetan, Bilboko helburu nagusia “mundu mailan diseinuaren arloko erreferente bilakatzea” litzateke, eta horregatik hiru finalisten artean egotea “arrakasta handia” da.

Dena den, Bilbo ez da esku hutsik geratuko. Antolatzaileek 2015ko biurteko kongresua antolatzearekin saritu dute hiriburua.


Bilboko hautagaitzaren bideoa


Lurmutur Hiriko hautagaitza bideoa


Dublineko hautagaitzaren bideoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario