sábado, 5 de noviembre de 2011

Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea: “Baserri honek zuku guztia aterako dio euskarari”


Euskaltzaindiak Luis Villasante euskaltzainburu ohiaren izena jarri dio Donostian ireki duen Euskararen Ikerguneari
Elena Egino

Urriaren 29an inauguratu zuten Euskaltzaindiak Donostian izango duen Euskararen Ikergunea. Ibaeta auzoko XVIII. mendeko baserri batean kokatua dago eta euskal akademiak Gipuzkoan dituen ordezkaritza, zerbitzu, egitasmo eta proiektuak bilduko ditu. 
Euskaltzaindiako eta Foru Aldundietako ordezkariak inaugurazioan

 Luis Villasante (1920-2000, Gernika) izena jarri diote baserriari. Izan ere, Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariak adieraz duen bezala: “1970etik 1988ra arte, euskaltzainburua izanik, euskararen batasunaren alde lan handia egin zuen. Horregatik, omenaldi hau egin nahi izan diogu”. 

1970. urtean izendatu zuten Villasante euskaltzainburu, Manuel Lekuonaren ordez, eta handik aurrera euskara batua garatzeko prozesua zuzendu zuen. 
Luis Villasante euskaltzainburua
Garai batean dolare izandako baserriari erreferentzia eginez, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak adierazi du: “Tolareak sagarrak zanpatu eta sagardoa egiteko balio badu, baserri honek ere lan bera egiten jarraituko du, euskarari zuku guztia ateraz”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario