lunes, 7 de noviembre de 2011

‘Lobos de Arga’ filmak Publikoaren Saria irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Astean


Sari hau irabazten duen lehen pelikula espainiarra da

Leyre Eguskiza

Aurtengo edizioari agur eginez, Donostian ospatu den Fantasiazko eta Beldurrezko Asteak XXII. edizioaren palmaresa iragarri du. Honen arabera, Juan Martínez Morenoren ‘Lobos de Arga’ filmak irabazi du aurtengo Publikoaren Sari nagusia, sari hau irabazten duen lehen pelikula espainiarra bihurtuz.

Espainiako Film Labur onenaren saria Pau Teixidor zuzendariaren ‘Leyenda’ filmari eman diote ikusleek, agresibitatea eta edertasuna uztartzen dituen filmari, alegia.

Aurten gainera, ikusleek Film Labur onenari ematen dioten sariak bat egin du Epaimahaiak ematen duenarekin. Alexandre Bustillok, Julian Mauryk, Antonio José Navarrok eta Manuela Vellesek osatutako epaimahaiak 'The Centrifuge Brain Project' film labur alemaniarra saritu du. Till Nowak-en proiektu honek jolas- parkeetan arnasten den atmosfera arraroa du abiapuntu, umetan liluratu egiten zuena.

Zilarrezko Méliès sariari dagokionez, Damián Nenow-en 'Paths of hate' lan poloniarra da Europako fantasiazko film labur onena.

Gazteriaren Saria (epaimahaiak emandakoa) 'A lost and found box of human sensation'  film labur alemaniarrak irabazi du.

Gizotsoen madarikazioa

80. hamarkadako generozko zinea oroitzen duen beldurrezko komedia honetan Carlos Areces eta Gorka Otxoa dira protagonista nagusiak. Arga izeneko herri galiziar txiki batean kokatzen da 'Lobos de Arga'. Azken mendean auzokideei eraso egin dieten gizotsoekin amaitzeko elkartzen dira herritar guztiak, eta horretarako maldizioa hasi zuten aristokraten familiako azken ondorengoa sakrifikatzea erabakitzen dute.

'Lobos de arga' filmaren trailerra

No hay comentarios:

Publicar un comentario